BILBAO PASO A PASO.

BILBAO PASO A PASO Euskadiko turismo hartzailean eskarmentu handien daukagun enpresa gara, eta hogei urte baino gehiagoko esperientzia dugu. MICE turismoan, pizgarrietan, negozio-bidaietan, ekitaldietan, itsas bidaietan, LGTB+ eta euskal diasporan espezializatu gara, eta arreta berezia jarri dugu Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan, Kantabrian, Errioxan eta Ipar Euskal Herrian. Euskadiko merkatu japoniarreko taldeen kudeaketan espezialista nagusiak dira.

Internazionala

Bidaietaki jostundegia

Era berean, hainbat konpainiatako itsas bidaien eskalak koordinatzen ditugu, Asturias, Kantabria eta Euskadiko portuetan.

“Bidaietako jostundegia” dela uste dugu, neurrira egindako bidaiak diseinatzen ditugulako, eta bakarrak eta esklusiboak bihurtzen ditugulako.

Filosofia

Lan aktiboa

Gure filosofia da lan aktiboa eta etengabea egitea, giro lasai eta adiskidetsuan. BILBAO PASO A PASON jende dibertigarria aurkituko duzu, baina ez utzi irudi hori engainatzen. Egiten dugunarekin gozatzen dugu, baina gure lana urte hauetan guztietan erakutsitako eta egiaztatutako profesionaltasunaren testuinguruan kokatzen da beti.

Hainbat funtzio.

—— Partaidetza

Era berean, erakunde publikoetako turismo-mahaietako ordezkaritza- eta aholku-funtzioak bete ditugu; ASOARTE Euskadiko Harrera Agentziaren Elkarteko bazkide fundatzaileak gara, eta Bilbao Convention Bureauko (BiCB) kide nabarmenak. Turismoa sustatzeko Estatuko eta nazioarteko ekitaldi eta azoka nagusietan ere parte hartu dugu, eta, ondorioz, azken bi hamarkadetan Europako, Amerikako eta Asiako hiri askotan ibili gara. Esperientzia baliagarria eta beharrezkoa, oso testuinguru lehiakor eta aldakorrean zerbitzu eta produktu berri eta berritzaileak garatzeko eta ezartzeko balio izan diguna.

Lizentzia daukagu:

  • Handizkako agentzia zenbakia ASOARTE 2315
  • Agentzia-zenbakia CIE 2261

Nola lagundu zaitzakegu?

Aztertu gure webgunea zer nahi duzun erabakitzeko eta jarri harremanetan gurekin gure bidez info@bilbaopasoapaso.com